miércoles, 30 de septiembre de 2015

DANTZALEKUKO IRTEERA!

Egun on familiak!
Ostiralean Altsasuko Dantzalekun ibili ginen Iturmendi eta Urdiaingo Herri Eskoletako lagunekin. Bertan basoan jolastu ondoren, baleak arrantzatzeko itsasontziak egiteko zernolako zuhaitzak behar zituzten ikusi genituen. Ondoren, batzuk zuhaitz gaineko etxera igo ziren...hau altuera!!!
Hamaiketakoa jan eta begiraleekin batzuk balearen eskulana egin zuten, beste batzuk ezkurra, hostoak, makilak...bildu zituzten eskolan eskulanak egiteko. Azkenik, kunkunen kanta entzutera joan ginen, gehiegi entzun ez bagenuen ere...arrain hil bat ikusi genuen.
Eguna zoragarria eta haurrak bikain! Konpainia ezinhobea...
Hona hemen argazki batzuk:







domingo, 13 de septiembre de 2015

Ongi etorriak ikasturte berrira!

Kaixo familiak!!
Ikasturte berriari hasiera eman diogu! Udako oporrak ongi? seguro baietz! Aurten 9 ikasle berri etorri dira eta HHn egokitzapenean murgilduta gaude. 
3, 4, eta 5 urtekoak batera daudenez bi gela irekietan, momentuz dena bikain joan da eta haur guztiak oso pozik gelditu dira. LH-koak hasi eta igeriketa ikastaroan hasi dira, hau suertea!!!
Hona hemen argazkitxo batzuk. Ongi izan eta aurrera!