sábado, 28 de mayo de 2016

AITTUN-AMIÑEN EGUNA

Atzo, ilusio eta poztasun handiz, aittun-amiñen eguna ospatu genuen haundien taldean. Dena prest zegoen beraiek etorri zirenerako. Txoko ezberdinak antolatu genituen ikasgelan eta eskolako sarreran: partxisa, dominoa, antzarraren jolasa, kanikak, kartak, toka, txirrinka… Beren txikitako jolasak ekarri nahi izan genituen eguna ospatzeko. Ondoren, omenalditxo bat egin genien eta askari txiki baten bueltan agurtu genituen. Bertaratu zirenak eta ez zirenak eduki genituen gogoan eta baita gure bihotzetan ere.
Eskerrik asko momentu polit hauengatik eta hau halaxe izan dadin familiek egin duzuen ahaleginagatik.

















HERRI KIROLAK PLAZAN

Hona hemen atzo goizean herri kirol jokaldietan bizitako zenbait momentu iruditan. Artista bikainak dira eskolako neska-mutilak!















viernes, 27 de mayo de 2016

ARATZ ETA IHINTZAREN LARRERA TXANGOA

Atzo, Mendoza-Rodrigotarren beren larrera gonbidatu gintuzten. Arratsalde zoragarria izan zen. primeran pasa genuen guztiok elkarrekin eta asko gozatu genuen zuekin familia.
Mila-mila esker!