martes, 22 de diciembre de 2015

Pello Añorga idazleari bisita.

Kaixo familia, aurreko asteko abenduaren 11n Urdiaingo Herri-eskolan Pello Añorgaren bisita izan genuen. Pellok liburu asko idatziak ditu eta Lehen Hezkuntzako ikasleok Mux mustroa irakurri eta galdera batzuk prestatu genizkion.

Oso gustura egon ginen. Hiru liburu kontatu zizkigun, dantza egin genuen eta garrantzitsuena primeran pasatu genuen.

Lineako autobusean joan ginen eta bakarrik ordaindu genuen bidaia.





Pello kontu kontari bere ipuninak kontatzen.







Dantzatu eta galderak egin genizkion.



Eskerrik asko Pello kontatutako ipuin eta elkarrekin igarotako goizarengatik.