Mostrando entradas con la etiqueta ASTEKO PROTAGONISTA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ASTEKO PROTAGONISTA. Mostrar todas las entradas

miércoles, 15 de junio de 2016

NAIA PROTAGONISTA

Gaurkoan Naia izan da protagonista Haur Hezkuntzako gelan. Amak lagundurik etorri da eskolara eta makina bat jostailu ekarri ditu lagunei erakutsi eta jolasteko. Printzesen soinekoak, koroa, kitarra, piano erraldoia... 

Amaren laguntzarekin meloi eta sandia brotxetak prestatu ditugu eta guztiok elkarrekin hamaiketako goxo-goxoa egin dugu. Aroak prestaturiko erroskilak ere jan ditugu.

Primeran pasa dugu zuekin bikote.

Eskerrik asko Naia eta Aroa!




























jueves, 9 de junio de 2016

LEIRE ETA MAIA PROTAGONISTAK

Azken txanpa iristen ari den honetan bi ahizpakizan ziren protagonista atzokoan. Poz-pozik etorri ziren eskolara aita-amek lagundurik. 

Goiza giro bikainean igaro genuen. Etxetik ekarritako jostailuekin jolastu, aita-amen eskola garaien istorioak entzun eta alaben jaiotza nolako izan zen kontatu ziguten besteak beste. Izenak nola aukeratu zituzten kontatu ziguten ere. Laister jaioko den nebaren inguruan ere mintzatu ginen.

Guztiek elkarrekin hamaiketako goxo-goxoaz gozatzeko aukera izan genuen.


Eskerrik asko Leire, Maia, Patxi eta Kontxi!




















jueves, 2 de junio de 2016

LUR PROTAGONISTA

Asteazkenean Lur izan zen protagonista.

Ama eta aitak lagundurik etorri zen eskolara. Gurasoek makina bat istorio kontatu zizkiguten. Bere izena aukeratzera zerk animatu zituen, besteak beste. Jakin aurretik neska edo mutikoa izango zen, amatxo Naiara dutxan zegoela, Lur izena etorri zitzaion burura. Naiara eta Josebaren gustoko izena zenez, pentsatu zuten izen aproposa zela. Neska ala mutikoa izan biendako baliagarria baita... Erditzea nolakoa izan zen ere kontatu digute, eta esan digutenez, azkenean Lur zesarea bidez jaio zen.

Lurrek etxetik ekarritako jostailuekin pixka bat jolastu dugu.

Oso ongi pasatu dugu goiza: jolasten, fruta brotxetak egiten, dantzan...

Eskerrik asko Lur, Joseba eta Naiara.