viernes, 27 de noviembre de 2015

HAITZ PROTAGONISTA

Hilabetereari Haitz protagonista dela eman diogu amaiera. Lehenengo egunean etxetik hainbat jostailu ekarri zituen lagunei erakutsi eta jolasteko. Arrantzarako kainaberak, buruhaundia, pilota... jolaserako aukera anitza izan dugu egunotan.

Asteartean gainera, Eneko eta  Maia, gurasoak izan ziren gelan. Kontu kontari aritu ginen beraiekin. Anaia Ainetzekin batera gelako txokoak erakutsi eta jolasteko aukera izan zuten gurasoek ere. Eraikuntza haundi-haundiak egin, buztinarekin jolastu, ipuinak irakurri, dantzatu... ederki pasa genuen guztiok elkarrekin.

Etxera joan aurretik Haitz eta Ainetz jaiotza nola izan zen eta euren izenak aukeratzearen arrazoia kontatu ziguten. Bai istorio politta laukote!

Eskerrik asko, Haitz, Ainetz, Eneko eta Maia. 









lunes, 23 de noviembre de 2015

Artistak!!

Hemendik seguro artistaren bat aterako dela, ez?
Haurrek adierazteko eta komunikatzeko era anitzak dituzte, hona hemen horietako batzuk...











Gosaria prestatzen: fruta denontzat!

Guraso agurgarriak!
Dakizuenez astearte, asteazken eta ostegunetan gosaltzeko haurrei fruta banatzen diegu, aurten erronka berezia dugu eta egunero taldetxo batek hartzen du prestatzeko ardura...ederki prestatzen dugu!






Irteera herrian zehar...

Aurreko astean Kattuka ondoko larrera joan ginen jolastera, eta handik herrian zehar ibilbidetxo bat egitera animatu ginen, hona hemen argazkitxo batzuk:








Eguraldi bikaina izan genuen eta oso gustora ibili ginen!

viernes, 20 de noviembre de 2015

MARTIN PROTAGONISTA

Aste honetan, Martin izan da protagonista. Egunez egun gustoko jostailuak ekarri ditu eskolara. Altxor kutxa, dinosauroak... eta baita argazkiak ere.

Atzo, astero legez, gurasoak etorri ziren gurekin arratsaldea pasa eta jolastera. Bukaeran, familiak Martinen izena nola aukeratu zuten kontatu ziguten eta bere izena zeramaten hainbat konturen berri eman ziguten. Denok jakin-min haundia genuen eta oso dibertigarria izan zen argazki horiek elkarrekin ikustea.

Eskerrik asko Martin, Jon eta Tamara gurekin momentu politt hori pasatzeagatik.




viernes, 13 de noviembre de 2015

IHINTZA PROTAGONISTA

Aste honetan zehar Ihintza izan da protagonista. Lehengo egunean etxetik gustoko jostailuak ekarri zituen lagunei erakutsi eta elkarrekin jolasteko. 

Ostegunean, amatxo Oihane etorri zen eskolara eta Aratz anaiarekin batera euren gustoko txokoak erakutsi zizkioten amari. Txokoetan gelako kideekin eta amatxorekin batera primeran pasa zuten neba-arrebek. Argi mahaia, plastika txokoa... batetik bestera aritu ziren. Gainera, dantza egiteko parada ere izan genuen. Ederra festa! Oroitzen al zarete?

Oihanek, Ihintza aukeratu izanaren istorioa ere kontatu zigun. Amatxok eta aitatxok bien artean aukeratu zuten.

Ederki pasa genuen atzokoan ere! Eskerrik asko familia guztiari!







martes, 10 de noviembre de 2015

AGIRI, Uharte Arakilgo herri desolatuaren aztarnak

Egun on!
LHkoek Erdi Aroa ikertzen hasiko dira, eta guk familiei gonbitea luzatu nahi dizuegu Agiriko desolatura joateko, bertan aztarna asko baitaude, eta udazkeneko paisaia honekin seguro gaude irteera bikaina dela asteburuan joateko. Hona hemen argazki batzuk:





Informazio gehiago nahi baduzue: http://www.casamartinberika.com/eu/2014/02/19/poblados-medievales-de-sakana-agiri/ eta http://www.nabarralde.com/eu/nabarmena/8804-tras-las-huellas-de-agiri klikatu (erderaz dago).
Irakaslegoaren Sakana ezagutzeko ikastaroan joan ginen eta harrituta gelditu ginen, hona hemen gure argazkiak:


Aztarna hauek XIV mendeko eliza batekoak dira, itzela!!!
Animatu eta goiz pasa joan!

ERAIKUNTZA TXOKOAN...


Kaixo familiak!
Erakuntza txokoa gero eta handiagoa bilakatzen ari zaigu, hemendik gutixra pasabide eta guzti hartzen joango da...