viernes, 22 de enero de 2016

LOREA PROTAGONISTA

Lorearen txanda izan da aste honetan. Ohi bezala, astelehenean etxetik gustoko jostailuak ekarri zituen: danborra, printzesaren soinekoa, panpina... eta arrakasta haundia sortu duen medikuaren maletina. Aste osoan zehar makina bat mediku eta erizain izan dugu gelan. Baita gaixoak nahiz erditzera ospitalera joan direnak. Amajina dira erizain eta medukuek egindako lanak.

Ostegunean, ama Nerea etorri zen eta alabaren ipuina, jaiotza eta izenaren historia kontatu zizkigun. Loreak gustoko txokoak erakutsi zizkion amatxori.

Eskerrik asko bikote, oso gustora egon gara zuekin!









viernes, 15 de enero de 2016

LEIRE PROTAGONISTA

Oporretatik bueltan Leire Nazabal izan da protagonista. Poz-pozik etorri zen astelehenan eskolara jostailu kutxa bat eskuetan zekarrela. Denetarik aurki zitekeen bertan: ipuinak, golfeko makil eta pilotak, panpinak, musika tresnak, argazki makina... Ederra festa egunotan izan duguna!
 
Ohitura den legez, ostegunean ama eta amona etorri ziren gelara. Gurekin jolastu zuten atsegin haundiz eta izugarri gozatu genuen eurekin batera. Leire baserrian ipuin pertsonalizatua kontatu ziguten ama-alabek elkarrekin, eta beren alaben izenak nola aukeratu zituzten kontatu ziguten besteak beste. Oso gustora egon ginen zuekin laukote.

Eskerrik asko, Leire, Joane, Cristina eta Petri!







martes, 12 de enero de 2016

OLAIA PROTAGONISTA

Olaia protagonista zela itxi genuen Abendua. Lehenengo egunean, makina bat jostailurekin etorri zen eskolara. Kitarra, egurrak, mahai jolasak... ederki pasa genuen guztiarekin jolasean.

Egun batez, aita eta ama gurekin egotera etorri ziren. Dantza, kanta... denetik egin genuen beren konpainian. Gainera, Olaia izena zergatik aukeratu zuten kontatu ziguten. Oso politta izan zen.

Eskerrik asko hirukote!