viernes, 26 de febrero de 2016

HERRIKO PLAZA ABENTURA GUNE!

Begira-begira... Atsedenaldian neska-mutilek herriko plaza abentura gune bihurtu zuten. Hona hemen sortu zuten tirolina!

EIDER PROTAGONISTA

Lau urtekoen txanda mustu du Eiderrek. Ohi bezala lehenengo egunean etxetik gustoko jostailuak ekarri zituen eta astean osoan zehar atsegin haundiz aritu dira haiekin jolasean. Printzesen liburua, lepoko bizi-biziak, puzzleak, memory... jolas askoz bete genuen protagonistaren kutxa.
Atzo berriz, Eiderren amatxo Idoia eta Iñaki eta Juanjo osabak etorri ziren eskolara. Makina bat kontu kontatu zizkiguten. Horien artean Eider eta bere anaia Unaien izena nola aukeratu zuten kontatu ziguten, eta baita Idoia eta Iñakirena ere. Bai istorio polittak! 
Lagunak ba al zenekiten Iñaki eta Juanjo Idoiaren anaiak direla? Ezetz asmatu zein den hirurentan zaharrena, ertaina eta txikiena?  
Laukote, eskerrik asko atzoko eguna gurekin pasatzeagatik. Oso polita izan zen zuek bertan egotea!









viernes, 12 de febrero de 2016

MARCOS PROTAGONISTA

Hiru urtekoen txanda amaitzen ari den honetan Marcos izan da protagonista. Poz-pozik etorri zen eskolara anaiaren eskutik gustoko jostailuak zekartzala. Lagunei erakutsi eta elkarrekin jolasteko aukera izan dute gelan.

Ricardo anaia ere gelan izan da. Familiako albuma elkarrekin ikusi eta zenbait konturen berri eman zigun anaiak.

Ederki pasa dugu beste behin ere guztiok elkarrekin.

Eskerrik asko Marcos eta Ricardo.





martes, 2 de febrero de 2016

ELENE PROTAGONISTA

Hiru urtekoen protagonista erronda amaitzen ari den honetan, Elene izan zen pasa den asteko protagonista. Ohi bezala, Astelehenean gustoko jostailuak ekarri zituen etxetik: takoidun zapatak, pirata mozorroa, dominoa... eta inauteriak iristear daudenean, gelako lagunak mozorratzera animatzeko aukera aparta eskaini zigun. 
Ostegunean, anaia Ion eta ama Maria izan ziren gelan. Jaiotza nola izan zen eta bere izena aukeratzera zerk animatu zituen kontatu ziguten hirurek elkarrekin. Istorio polita benetan! Ondoren, udaletxera gonbidatu gintuzten buru haundien taillerra erakutsi eta San Juanetan mustuko diren pertsonaia berezi hauek ezagutzera.

Ederki pasa genuen zuen konpainian.Eskerrik asko hirukote!