jueves, 2 de junio de 2016

LUR PROTAGONISTA

Asteazkenean Lur izan zen protagonista.

Ama eta aitak lagundurik etorri zen eskolara. Gurasoek makina bat istorio kontatu zizkiguten. Bere izena aukeratzera zerk animatu zituen, besteak beste. Jakin aurretik neska edo mutikoa izango zen, amatxo Naiara dutxan zegoela, Lur izena etorri zitzaion burura. Naiara eta Josebaren gustoko izena zenez, pentsatu zuten izen aproposa zela. Neska ala mutikoa izan biendako baliagarria baita... Erditzea nolakoa izan zen ere kontatu digute, eta esan digutenez, azkenean Lur zesarea bidez jaio zen.

Lurrek etxetik ekarritako jostailuekin pixka bat jolastu dugu.

Oso ongi pasatu dugu goiza: jolasten, fruta brotxetak egiten, dantzan...

Eskerrik asko Lur, Joseba eta Naiara.












AMAIUR PROTAGONISTA

Gaurkoan Amaiur izan da protagonista. Poz-pozik etorri da eskolara ama eta anaiarekin. Hasteko, jostailuak erakutsi dizkigu eta jolasean aritu gara guztiok elkarrekin.

Ondoren, hamaiketakoa prestatzeari ekin diogu. Dendan fruta erosi eta buru belarri jardun dute lanean. Sagarra, platanoa eta sandia zatitu eta brotxeta goxo-goxoak prestatu dituzte.

Azkenik, familiaren inguruko kontuak kontatu dizkigute eta hamaiketakoaren bueltan ama eta anaia agurtu ditugu.

Eskerrik asko Amaiur, Beñat eta Iratxe. Oso gustora egon gara zuekin. 































Inmigrazio zerbitzutik sentsibilizazio kanpaina

Hara ze bideo polita!!
Sentsibilizazio kanpaina-ko bideoa.


miércoles, 1 de junio de 2016

GURASOEN EGUNA

Gaurkoan gurasoen eguna izan da haundienen gelan. Beraiek iritsi direnerako dena prest zegoen. Gurasoen eta anai-arreben aulkiak, lore sortak, postala... irrikitan geunden beraiek sartu eta kontu kontari aritzeko.

Banan-banan, seme-alaben jaiotza eguna nola izan zen kontatu digute, eta baita seme-alaben izena nola aukeratu zuten ere.  Atsegin haundiz eta hunkiturik entzun ditugu gurasoek kontaturiko istorioak.

Ondoren, esker ona adierazi nahian, olerkia irakurri eta opari bana eman diete seme-alabek aita-amei.
Zoragarria izan da ikasgelan bizitakoa.

Eskerrik asko familia guztiei momentu berezi hauek eta zoriontasuna gurekin elkarbanatzeagatik!