martes, 10 de noviembre de 2015

LH-aklanean topera!

Egun on!
Ostiral goizetan eskolako handienek gosaria prestatzen dute denontzat, horrela hainbat ezagutza eraikitzen dituztelarik bizitza errealari lotuta...zer behar dugu? zenbat? zenbat diru? erostera joan, prestatu, banatu...
Aurrekoan Oreo gailetekin armiarmak egin zizkiguten, goxo goxoak!
Eskerrik asko lagunak!









Ez pentsa lana besterik ez...jolastu ere jolasten dute: mahai jolasetan, eraikuntzetan...
Hona hemen bestelako argazkiak:



Ongi izan denei!

JOLASEAN NENBILEN...

Kaixo familiak!
Eskolako espazioak etengabe berritzen ari ditugu haurren jolasa, esperimentazioa, ikerketa...erraztu eta aberastu asmoz, eta badirudi asko gustatu zaiela...hona hemen argazkitxo batzuk.
Ongi izan!












viernes, 30 de octubre de 2015

IKER PROTAGONISTA


Aste honetan asteko protagonistaren ekintzari eman diogu hasiera, eta 3 urteko IKER izan da protagonista.
Astelehenean bere gustoko jostailuak ekarri zituen etxetik: ipuinak, puzzleak, kamioiak, kartak… eta atsegin handiz jolastuko dugu jostailu guztiekin. Kamioiak makina bat bidai egin ditu egurrezko piezak alde batetik bestera garraiatuz.
Bere albuma ikusteko aukera izan dugu ere, familia ezagutu eta bere txokorik gustokoenak ezagutaraziz.
Egun batez ere, aitatxo Joxe Mari eta amatxo Nekane gelara etorri ziren gurekin jolastera. Ikerren izena zergatik aukeratu zuten kontatu eta semearen txokorik gustokoenean aritu ziren jolasten. Bertan,  Spiderman super heroiaren karetak egin genituen beraiekin eta truko pila-pila! Joxe Mari, nola ziren hitz magiko horiek?...salto-salto-salto… eta Pirritx, Porrotx eta bildumako pertsonaiek buelta ematen zuten. Hau da hau mago aparta!

Eskerrik asko hirukote, oso atsegina izan zuen kontuak entzun eta elkarrekin jolastea.

















jueves, 15 de octubre de 2015

BASABEREN!

KAIXO FAMILIAK!
AURREKO OSTIRALEAN BASABEREN EGON GINEN, LEZAUNEN, ITURMENDI ETA URDIAINGO LAGUNEKIN...EGUN ZORAGARRIA PASA GENUEN ANIMALIAK IKUSTEN, BARATZEAN LANEAN, PARKEAN JOLASEAN... LEKUA OSO POLITA ETA EGURALDIA BIKAINA. HEZITZAILEAK OSO JATORRAK ZIREN ETA ARRETA HANDIA ZUTEN GUREKIN. HONA HEMEN ARGAZKITXO BATZUK.















miércoles, 30 de septiembre de 2015

DANTZALEKUKO IRTEERA!

Egun on familiak!
Ostiralean Altsasuko Dantzalekun ibili ginen Iturmendi eta Urdiaingo Herri Eskoletako lagunekin. Bertan basoan jolastu ondoren, baleak arrantzatzeko itsasontziak egiteko zernolako zuhaitzak behar zituzten ikusi genituen. Ondoren, batzuk zuhaitz gaineko etxera igo ziren...hau altuera!!!
Hamaiketakoa jan eta begiraleekin batzuk balearen eskulana egin zuten, beste batzuk ezkurra, hostoak, makilak...bildu zituzten eskolan eskulanak egiteko. Azkenik, kunkunen kanta entzutera joan ginen, gehiegi entzun ez bagenuen ere...arrain hil bat ikusi genuen.
Eguna zoragarria eta haurrak bikain! Konpainia ezinhobea...
Hona hemen argazki batzuk: