jueves, 16 de junio de 2016

ZAPABURUAK ETA KUNKUNAK

Kaixo familia!

Sorpresa ederra jaso dugu goizean zapaburuak ikustera hurbildu garenean. Ba al dakizue zer topatu dugun bertan? Igel txiki-txiki bat. Hona hemen argazki batzuk... 








miércoles, 15 de junio de 2016

NAIA PROTAGONISTA

Gaurkoan Naia izan da protagonista Haur Hezkuntzako gelan. Amak lagundurik etorri da eskolara eta makina bat jostailu ekarri ditu lagunei erakutsi eta jolasteko. Printzesen soinekoak, koroa, kitarra, piano erraldoia... 

Amaren laguntzarekin meloi eta sandia brotxetak prestatu ditugu eta guztiok elkarrekin hamaiketako goxo-goxoa egin dugu. Aroak prestaturiko erroskilak ere jan ditugu.

Primeran pasa dugu zuekin bikote.

Eskerrik asko Naia eta Aroa!




























jueves, 9 de junio de 2016

ESKOLA TXIKIEN FESTA

Giro paregabean pasa dugu goiza eskola txikietako lagunen konpainian. Hona hemen zenbait momenturen argazkiak…