viernes, 8 de abril de 2016

URKI PROTAGONISTA

Oporretatik bueltan aitak lagundurik etorri zen Urki eskolara. Jolas bete kutxa zekarten eskutan baita egur xaflak eta ardi larrua ere. Ba al dakizue zer zen? Musika tresna bat zen, txalaparta hain juxtu. Egunotan atsegin haundiz entzun ditugu haren doinuak.
Autoak, kamioiak, zirkuituak egiteko jolasa, leggoa… makina bat jolas izan dira lagun artean erabili ditugunak.  
Atzokoan berriz, aitona Manuel eta amona Kontxik lagundurik etorri zen protagonista eskolara. Gurasoak, ahizpa eta Xiberu ere izan ziren gurean, eta poztasun haundiz agurtu genituen.
Urkik gustoko txokoak erakutsi zizkien aiton-amonei eta arratsaldea giro paregabean igaro genuen.

Eskerrik asko Urki, Hegoa, Kontxi eta Manuel.

















































Reggio Emiliako esperientziaren berri Iruñean

Egun on!
Datorren astean Iruñeara Maddalena Tedeschi etorriko da Reggio Emiliako esperientzia -ren inguruan hitzaldi batzuk ematera. Interesgarria izango delakoan gaude...




http://consejoescolar.educacion.navarra.es/web1/eu/2016/04/04/maddalena-tedeschiren-hitzaldia/

jueves, 7 de abril de 2016

EL MARTINET eskolara bisita!


Joan zen larunbatean, Sakana inguruko 78 guraso eta irakasle izan ziren Bartzelonako Ripollet herriko El Martinet ikastetxea ezagutzera. 
Irudian Arbizu eta Uharte Arakilgo Herri-Eskoletako gurasoak. Esperientzia bikaina izan dela azpimarratu dute. Arbizun martxan jartzen ari diren Dumas proiekturako pizgarria. 

SAKANAKO D EREDUKO ESKOLA PUBLIKOEN FESTA





Apirilaren 24an Sakanako D ereduko eskola publikoen festa ospatuko da Irurtzunen.
Aurkezpen moduan bideoklip bat grabatu da aurten abestiarekin eta ostiral honetan, Apirilaren 8an, estreinaldia izango da Kultur Etxean.
19:30etan izango da eta honekin batera festaren programazioaren aurkezpena egingo da ere.
Sarrera dohainik!!
Animatu zaitezte!!