viernes, 8 de abril de 2016

URKI PROTAGONISTA

Oporretatik bueltan aitak lagundurik etorri zen Urki eskolara. Jolas bete kutxa zekarten eskutan baita egur xaflak eta ardi larrua ere. Ba al dakizue zer zen? Musika tresna bat zen, txalaparta hain juxtu. Egunotan atsegin haundiz entzun ditugu haren doinuak.
Autoak, kamioiak, zirkuituak egiteko jolasa, leggoa… makina bat jolas izan dira lagun artean erabili ditugunak.  
Atzokoan berriz, aitona Manuel eta amona Kontxik lagundurik etorri zen protagonista eskolara. Gurasoak, ahizpa eta Xiberu ere izan ziren gurean, eta poztasun haundiz agurtu genituen.
Urkik gustoko txokoak erakutsi zizkien aiton-amonei eta arratsaldea giro paregabean igaro genuen.

Eskerrik asko Urki, Hegoa, Kontxi eta Manuel.

















































No hay comentarios:

Publicar un comentario