miércoles, 25 de mayo de 2016

OIER PROTAGONISTA


Pixkanaka-pixkanaka denen txanda iristen ari da eta gaurkoan Oier izan da protagonista. Goizean amarekin etorri da eskolara eta amajina jostailu ekarri dituzte. Kamioiak, animaliak, kitarra…
Kontzertu bikaina eskaini digute Oierrek eta gelako hainbat lagunek.
Ondoren, amaren laguntzaz prestaturiko hamaiketakoaz gozatu dugu guztiok elkarrekin.
Primeran pasa dugu gaurkoan ere.   
                     
Eskerrik asko Oier, Irati eta Nieves!




























miércoles, 11 de mayo de 2016

BARATZA MARTXAN DA!


Palak eta eskuareak hartu eta hainbat barazki erein ditugu eskolako negutegi txikian. Buru belarri aritu gara.
Barazkiak sailkatu, zuloak egin, landatu  eta ureztatu egin ditugu azkenik.
Ea zer nolako uzta dakarren gure baratzatxoak...





AMAIUR PROTAGONISTA

Gaurkoan Amaiur Razkin izan da protagonista. Eskolara, arreba Izar, aita eta aiton-amonekin etorri da. Jostailu bete kutxa ere ekarri du lagunei erakutsi eta jolasteko.
Amama eta aitaita Urretxun bizi dira, eta poz-pozik etorri dira ilobaren protagonista eguna ospatzera. Hamaiketakoa prestatzen lagundu digute eta ondoren, guztiok elkarrekin jan dugu.
Etxeko txikiena, alde batetik bestera ibili da eta hamaiketako garaian irri eta algara aritu gara berekin.
Eskerrik asko Amaiur, Izar, Fermin, aitaita eta amama. Oso ongi pasa dugu zuekin!