Pixkanaka-pixkanaka denen txanda iristen ari da eta gaurkoan Oier izan da protagonista. Goizean amarekin etorri da eskolara eta amajina jostailu ekarri dituzte. Kamioiak, animaliak, kitarra…
Kontzertu bikaina eskaini digute Oierrek eta gelako hainbat lagunek.
Ondoren, amaren laguntzaz prestaturiko hamaiketakoaz gozatu dugu guztiok elkarrekin.
Primeran pasa dugu gaurkoan ere.
Eskerrik asko Oier, Irati eta Nieves!
No hay comentarios:
Publicar un comentario