Aste honetan, Ainetz izan da protagonista. Ohitura bihurtu den legez, astelehenean etxetik gustoko jostailuak ekarri zituen lagunei erakusteko eta elkarrekin jolasteko. Puzzlea, dinosauroak, eskabadora, amasadora... denetik izan dugu protagonistaren kutxan.
Atzo arratsaldean berriz, amiña Loli eta amiña Lourdes izan ziren gelan. Txikitako zenbait kontu kontatu zizkiguten, baita beren eskola nolakoa zen ere. Ondoren, bilobek eskolako espazio ezberdinak erakutsi zizkieten eta baita jolastera gonbidatu ere.
Ederki pasa dugu denen konpainian. Eskerrik asko Ainetz, Haitz, Lourdes eta Loli!
No hay comentarios:
Publicar un comentario