viernes, 11 de marzo de 2016

ALBAOLARA TXANGOA

Kaixo familia!
 
Mariñelen antzera iritsi gara faktoriara. Autobusetik jeitsi bezain listo, Trintxerpeko patroia portuan zain genuen, eta itsasontziz eraman gaitu bertara. Ederra abentura!
 
Horrela bada, eta eguraldiak lagundurik ederki pasa dugu Iturmendi eta Urdiaingo neska-mutilekin batera baleontziaren inguruan gure jakinmina asetzen. San Juan baleontziaren historia kontatu digu Mikelek eta berau berregiteko lanetan buru belarri dihardutela ikusteko aukera izan dugu. Txo mikmak txikiaren abenturak ere ezagutu ditugu Ainhoari esker.
 
Giro paregabean pasa dugu eguna!
 
Hona hemen gaurko txangoak eskainiriko zenbait momenturen argazkiak.
 






















































 
 


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario