sábado, 28 de mayo de 2016

AITTUN-AMIÑEN EGUNA

Atzo, ilusio eta poztasun handiz, aittun-amiñen eguna ospatu genuen haundien taldean. Dena prest zegoen beraiek etorri zirenerako. Txoko ezberdinak antolatu genituen ikasgelan eta eskolako sarreran: partxisa, dominoa, antzarraren jolasa, kanikak, kartak, toka, txirrinka… Beren txikitako jolasak ekarri nahi izan genituen eguna ospatzeko. Ondoren, omenalditxo bat egin genien eta askari txiki baten bueltan agurtu genituen. Bertaratu zirenak eta ez zirenak eduki genituen gogoan eta baita gure bihotzetan ere.
Eskerrik asko momentu polit hauengatik eta hau halaxe izan dadin familiek egin duzuen ahaleginagatik.

















No hay comentarios:

Publicar un comentario