martes, 19 de abril de 2016

IGANDEAN IRURTZUNERA!

ZATOZ IGANDE HONETAN IRURTZUNERA!


SAKANAKO ESKOLEKIN SORTZENEN FESTA OSPATUKO DUGU!!!
- Goizeko 10:30etatik aurrera haurrendako tailerrak.
-11:30etan Ikasleen arteko Herri kirolak
-13:30etan  festako koreografia erraldoia
-18:00etan Zirika zirkusen "Tren geltokia" emanaldia


viernes, 15 de abril de 2016

JOANE PROTAGONISTA


Aste honetako protagonista Joane izan da. Ederki pasa dugu etxetik ekarritako jostailuekin jolasean. Printzesaren gaztelua, mozorroak, puzzleak… denetarik zegoen kutxa hartan.
Ostegunean berriz, ohi bezala, amatxo Cristina eta amona Petri etorri zen eskolara. Protagonistaren inguruan zenbait kontu kontatu zizkiguten, politt-polittak. Gainera, amona Petrik bera eskolara joan zeneko abenturak ere kontatuko zizkigun.
Beste behin ere primeran pasa genuen guztiok elkarrekin!

Eskerrik asko Joane, Leire, Cristina eta Petri.




























viernes, 8 de abril de 2016

URKI PROTAGONISTA

Oporretatik bueltan aitak lagundurik etorri zen Urki eskolara. Jolas bete kutxa zekarten eskutan baita egur xaflak eta ardi larrua ere. Ba al dakizue zer zen? Musika tresna bat zen, txalaparta hain juxtu. Egunotan atsegin haundiz entzun ditugu haren doinuak.
Autoak, kamioiak, zirkuituak egiteko jolasa, leggoa… makina bat jolas izan dira lagun artean erabili ditugunak.  
Atzokoan berriz, aitona Manuel eta amona Kontxik lagundurik etorri zen protagonista eskolara. Gurasoak, ahizpa eta Xiberu ere izan ziren gurean, eta poztasun haundiz agurtu genituen.
Urkik gustoko txokoak erakutsi zizkien aiton-amonei eta arratsaldea giro paregabean igaro genuen.

Eskerrik asko Urki, Hegoa, Kontxi eta Manuel.