Aste honetako protagonista Joane izan da. Ederki pasa dugu etxetik ekarritako jostailuekin jolasean. Printzesaren gaztelua, mozorroak, puzzleak… denetarik zegoen kutxa hartan.
Ostegunean berriz, ohi bezala, amatxo Cristina eta amona Petri etorri zen eskolara. Protagonistaren inguruan zenbait kontu kontatu zizkiguten, politt-polittak. Gainera, amona Petrik bera eskolara joan zeneko abenturak ere kontatuko zizkigun.
Beste behin ere primeran pasa genuen guztiok elkarrekin!
Eskerrik asko Joane, Leire, Cristina eta Petri.
No hay comentarios:
Publicar un comentario