viernes, 29 de abril de 2016

ARATZ PROTAGONISTA

Hilabeteari amaiera Aratzen protagonista astearekin batera eman diogu oraingo honetan. Ohitura bihurtu den moduan jolas bete kutxa etorri zen eskolara amak eta arrebak lagundurik. Erraldoiak, puzzleak... Kontzertu eta dantza bikainak antolatu dituzte erraldoiekin eta ederki pasa dugu jolasean eta kantuan.

Atzo berriz amona Txati, aita Aitor eta ama Oihane izan ziren eskolan eta tertulia atsegina izan genuen guztiok elkarrekin. Txikitako makina bat kontu kontatu zizkigun amona Txatik. Ba al dakizue elurra egiten zuenean eskolara zaldiz eramaten zuela bere aitak? Eta bote-bote jolasean aritzen zela?

Eskerrik asko arratsaldea gurekin pasatzeagatik, Aratz, Ihintza, Aitor, Oihane eta Txati, oso gustora egon gara zuekin.






































lunes, 25 de abril de 2016

ESKOLA TXIKIEN IDENTITATEAREN AURKEZPENA

Guraso agurgarriak!
 Ostegunean arratsaldeko 18:00etan Lakuntzako Kultur Etxean hitzordu garrantzitsua dugu, izan ere Sakanako Eskola Txikien identitatearen dokumentuaren aurkezpena izango baita.

Hona hemen gure kanta!

Han elkartzea espero dugu!
Ongi izan.

viernes, 22 de abril de 2016

AMAIUR PROTAGONISTA

Amaiur Gelbentzu izan da bukatzen ari den aste honetako protagonista.

Jostailu mordo batekin etorri zen astelehenean. Musika tresnak, tipia, medikuaren maleta… atseginez jolasteko aukera izan dugu eta aste batez rockero, erizain… bilakatu gara.

Atzo berriz gurasoak, Ruben eta Sonia eta neba, Eneko Aritza izan ziren eskolan. Zirrara berezia sortu zuen etxeko txikienak gelako lagunen artean. Momentu askotan hurbildu ziren neska mutilak berekin jolastu eta laztantzera.

Aita-amek alabaren jaiotza nola izan zen kontatu ziguten eta baita seme-alaben izena nola aukeratu zuten ere.
Oso ongi pasa genuen guztiok elkarrekin.

Eskerrik asko Amaiur, Eneko Aritza, Ruben eta Sonia!