Hilabeteari amaiera Aratzen protagonista astearekin batera eman diogu oraingo honetan. Ohitura bihurtu den moduan jolas bete kutxa etorri zen eskolara amak eta arrebak lagundurik. Erraldoiak, puzzleak... Kontzertu eta dantza bikainak antolatu dituzte erraldoiekin eta ederki pasa dugu jolasean eta kantuan.
Atzo berriz amona Txati, aita Aitor eta ama Oihane izan ziren eskolan eta tertulia atsegina izan genuen guztiok elkarrekin. Txikitako makina bat kontu kontatu zizkigun amona Txatik. Ba al dakizue elurra egiten zuenean eskolara zaldiz eramaten zuela bere aitak? Eta bote-bote jolasean aritzen zela?
Eskerrik asko arratsaldea gurekin pasatzeagatik, Aratz, Ihintza, Aitor, Oihane eta Txati, oso gustora egon gara zuekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario